sábado, 15 de diciembre de 2012

- Eztanda ibaia -

Ormaiztegin, ibai naturalik ez dagoenez eta izakiak egindako bi ibai dauzkagunez, hau da, ez naturalak, Eztanda ibaia hautatu dugu lana burutzeko.


1.- Landare estaldura:

Landaretza ez da izugarria, gehienbat; zuhaitz txikiz, hostoz, sasiz eta azeri buztanez osatua dago. Aste hauetan, eurite bortitzak jasaten ari garenez, erreka urez erabat estalia dago. Bestela ere, ez dago nabarmentzeko ezaugarririk.
 
2.- Fauna:

Orain, neguan gaudenez eta hozten hasia denez, animaliak ere, errekatik urruntzen dira. Hala ere, tarteka ikusten dira zenbait animalia: ahateak, arratoiak, saguak, arraiak, zizareak, igelak, zapoak… Orain, esan bezala, ahateak ia ez ditugu ikusten ditugu, tenperatura dela eta.
 

3.- Paretarik?:

Sarreran nabarmendu dugu bezala, izakiak eginiko erreka da. Horregaitik, nahita ez, paretak nonahi aurki ditzakegu. Erreka honek, herri gehiena zeharkatzen du, beraz, toki batzuetan, paretak aurkitzen dira. Adibidez, etxe alboetan.
 

4.- Sentsazioa, lasaitasuna:

Erreka hau, ez dago mendian edo toki isolatu batean, herriko mugimenduak nabaritzen dira bertatik. Beraz, ez du inolako lasaitasun sentsaziorik azaltzen, aurkakoa esan genezake. Trafikoa, hau da, autoak, autobusak, motorrak... herritik igarotzen dira, orduan lasaitasuna ez da nabari. Hala ere, esan genezake, erreka honek baserri inguruko eremuak ere zeharkatzen dituela, beraz bertan lasaitasuna nabariagoa da.
 
5.-Zarata sentsazioa:

Trafikoa bertatik igarotzen da, beraz, zarata sentsazioa sortzen du horrek, eta lehen esan bezala, inolako lasaitasunik ez.