jueves, 4 de abril de 2013

Gizartearen eragina ibaian

Igartzako presa

 Noiz eta zeinek eraiki zuen presa zaharra? Presa zaharra zertarakoeraiki zuten?

Beasaingo Igartzako jaunak bideratu zuen  XVI. mendean, presa hau egiteko lana, konkretuki Martin Estensorori eraginarazi zion iturgin lana. Presa zaharra honetarako eraikia izan zen: erroten eta burdinolen funtzionamendurako ura desbideratuz, energia dinamikoa sortzen zuen, eta hau horretarako beharrezkoa zen.

Egileak: Miren eta Maddi




Noiz arte egon zen funtzionamenduan?
300 arte iraun zuen funtzionamenduan Igartzako presak, 1982. urteko  urriaren 12an utzi zuen funtzionatzen.

Egileak: Miren eta Maddi





Zein materialez egina zegoen presa berria?
Presa berria “Acarrola”-ko haritzez hornitu zuten egurrezko presa hobetu egin zen presa berria eraikitzean. Presa lekuz aldatu zuten, eta eraikuntzarako baldintzek obra berriko oinarrizko ezaugarriak erakusten dituzte: ur-jauziko ostikoen iskina guztiak harlanduz egin ziren, zimenduek landutako harriz egindako bi ilara zituzten, presaren aurrealde eta alboak kalitate oneko harlagintzez egin ziren eta harriak Zegama, Ataun eta Nafarroako harrobietatik ekarri ziren. Presa berriak, harrizko presak baino aldaketa hobeak jasan zituen. 1845.urtean eraberritu zuten.


Presa zegoenean zein eragin zituen errekan eta bertako animalietan?

Beti ere, ibai batean presa bat izatean, bertako animaliak hondatu egiten dira: ibaiko tenperaturarengatik, emariarengatik, uraren kalitatea degradatzean, errunaldiak galtzeagatik eta presako barrerak arraien migrazioa oztopatzeagatik. Bestalde, arrantzarako errekurtso ugari sortzen dira gordailuan, batzuetan, emankorragoak izaten dira garai batean ibaian egon zirenak baino.

Landareetan, inpaktu gehien habitata galtzean datza, hau, gordailua betetzean gertatzen da. Hara ere, uroiloak, narrastiak eta anfibioak gordailuari esker ugal daitezke.




Egilea: Amaia

Presa kentzeko eta ibaia eraldatzeko kostuak:

Hasiera baten 412.117,99 € -rekin kontatzen zuten obra burutzeko. "CONSTRUCCIONES ITURRIOZ" izan zen obraren egilea. 2010-10-19an, udaletxeak suposatzen zuen 313.677,70 €ko kostua izango zuela BEZik gabe, eta bederatzi egun geroago, hau da, 2012-09-28an, 313.677,70 €ko prezioan (BEZik gabe) ordaindu zioten obragileari. 

Soberan geratu zen diruarekin, ingururuko zelaiak... txukuntzeko erabili zuten.



Presa obretan


"CONSTRUCTORA ITURRIOZ" lanean

Egilea: Amaia

Presari buruzko bideoa: 

http://www.youtube.com/watch?v=CdKxJCqPAkY

No hay comentarios:

Publicar un comentario