sábado, 4 de mayo de 2013

Kutsatzaileak: sedimentuak

Zer dira sedimentuak eta zein da hauen jatorria?


Hainbat iturri ezberdin dituzten metakinak dira, lurrazalaren %75-a estaltzen dute. Arro sedimentarioetan biltzen dira eta denboraren poderioz arroka sedimentarioak sortzen dituzte.


Sedimentuen gehiengoa; mineral zati txikiz, prezipitazio kimikoz sortutako kristalez, izaki bizidunek ekoiztutako partikula mineralizatuez (adibidez oskolak), Harritzarra, uharria, harkoskoa, hartxintxarra, harea, lohia larria, buztina eta abarrez osatua dago.  

Sedimentuen mugimendu ezberdinak bizidun batenarekin konparatu genitzake.
Lehenik eta behin, sedimentuak jaio egiten dira. Sedimentuak sortzen diren lekuari jatorri eskualdea deritzo. Hasieran, arroka zati txikiak edo solutuak izan daitezke.
Partikula hauek garraiatuak izango dira, eta mugitzen diren heinean haziz joango dira. Esan genezake helduz doazela.
Ondoren, sedimentuak lurraren gainazaleko sakonuneetan metatzen dira grabitatearen ondorioz. 
Sedimentuak "hil" eta, lurperatu egiten dira ondoren datozen sedimentuen pisuaren azpian. Pisu honek eragindako presioaren pean hasierako sedimentuak trinkotu egiten dira. Puntu honetan hainbat prozesu kimiko sortzen dira, eta hauen bidez partikulak euren artean itsatsiko dituzten kristalak. Prozesu honi diagenesia deitzen zaio, eta esaten da sedimentuak litifikatu egiten direla.
Mugimendu tektonikoen ondorioz, arro sedimentarioko arrokak gorantz atera daitezke eta meteorizazioen (higaduraren) eragina jasan. Higadura honek zikloa berriz abiatuko du garraiatuak izango diren partikula txikiak sortuz.






Egileak: Amaia eta Miren


Sedimentuen eragina fauna eta floran:


Urak garraiatzen dituen materialak (harea, buztina...), unak indarra galtzean, metatu egiten dira sedimentuak sortuz, eta hauek ibai ertzeetan pilatzean arro sedimentarioak eratzen dituzte. Sedimentu hauek, harea eta buztinaz gain mineral zati txikiz osatuta daude; hala nola, gatz mineralez, eta hauek lurrerako aberatsak bihurtzen dira.

Sedimentuak pixkanaka haziz joaten dira eta partikula horiek ibaiaren korrontearen bidez garraiatuak izaten dira. Ondoren ibai-hondoan edo ertzean kokatuz. 

Normalean, sedimentu hauek landaretzarako onak izaten dira eta zeharka baita faunarako ere. Baina, badira ur kutsatuak ere,metal astunek sedimentuak kutsatzean kutsatzen da bertako ura ere.

Hala ere, ur-korronte lasaia dagoen tokian eta ,malda txikia denean, lurrari propietate ongarriak emango dizkie sedimentuak, eta hau bertako fauna eta florarako ona da. Landaretza emankorra denean beraz, nutriente ugari izango ditu lurrak.

Egilea: Maddi


No hay comentarios:

Publicar un comentario